Peter Linebaugh argitaratu dugu

03/07/2020-an argitaratua

Gazteleraz ekarri nahi genituen bi liburu inprentako ateetan geratu dira, 2021erako zain... baina nobedadeak dakartzagu. Udako lehena izango da Peter Linebaugh historialari marxista. Linebaugh E. P. Thompson-en oinordekoetako bat da eta La incompleta, verdadera, auténtica y maravillosa historia del Primero de Mayo liburuan gertakizun mordoa berreskuratzen ditu, Maiatzaren lehenaren kolore guztiak daude bertan: gorria, berdea, beltza, morea, zuria. Dibulgaziozko liburu bat eta, aldi berean, aberatsa. Aurrez ezagutuko zenituen Crítica eta Traficantes de sueños argitaletxeek gazteleraz emandakoak, agian... urrun dago datorren udaberria, bizitzaren hasiera, eta ordea, udarako irakurketa oso aproposa da hau.

Uztailaren 6tik 14ra zer?

«Eta Sanferminetan zer?» galdetzen diguzue... erantzuna erraza da: ezer ez. Alegia Blackferminik ez. Zer esan nahi du horrek? Bada Nicollette bezalako tabernek irekitako bidea jarraituko dugula: erakundeen lainoen artean ardura. 6an itxita. Eta 7tik aurrera ba ekainaren 7a ala irailaren 7a balitz bezala: gorde bazkaldu ala afaltzeko asmoa baduzu, mahaietan soilik emango dugu jana eta edana, eta liburu denda zabalik izango dugu 10etatik 14etara eta 16:30etatik 20:30etara.

«Bost egun, bost gau» hedabide gehiagotan...

Blogean jaso dugu Irati Majuelok Tiagori BERRIAn egin iruzkina.
Aitor Etxartek Iñigo Roquerekin hitz egin zuen EUSKALERRIA IRRATIAn.

Kristo fusilarekin»i iruzkina DIARIO VASCOn &EL CORREOn

Javier Rojok iruzkina egin zion Kristo fusilarekin (Katakrak 2019) liburuari DIARIO VASCOn eta EL CORREOn.

Antonio Aretxabala: Nafarroa ziklo ekologiko berrian

Antonio Aretxabalak txostena egin du Nafarroako meatzaritza berriaren egoerari buruz, nardagarria da eta entzungai daukazu, txostenaren aleak dauzkazu liburu dendan.

Amaiur Ruiz Gaspar «De vez en cuando hay que mudarse»

Amaiur Ruizek egin zuen aurtengo azken liburu aurkezpena, entzule gazte-gazteak ziren adi, maskarak bisai erdia estaltzen.