Pikara + Hilerokoaren zikloari buruzko ikastaroa
2015/09/21
Aste honetan izango da Erri de Lucaren aurkako epaiketa. Tribunalak 8 urteko hilabete zigorra ezarri nahi dio Italiako Susa bailarako AHTaren aurkako dagoen idazleari. Epaiketari erantzuteko autoreak La parola contraria (Kontrako hitza) idatzi zuen, iritzi askatasunari buruzko saiakera ttiki bat. Oso gogoeta gomendagarria.
Joan den astean aurten izango ditugun bi irakurle talde aurkeztu genizkizuen. Datorren astean aurkeztuko dizkizuegu prest dauzkagun beste biak: Ekonomia kritikoa eta Komikiak (eta euskara) for dummies.
Gaur bestelako albiste gozo bat aurkeztuko dizuegu. Hemendik aurrera etxera eraman ditzakezu gure kantinako etxeko opilak: browniak, pastak, bizkotxoak, euskal pastela, magdalenak. Baita Lakabeko gailetak ere bai. Behar bereziak badauzkazu esaguzu aurrez eta behar dituzun adina bizkotxo egingo dizkizugu.
Gainera ikasturteko lehenengo ikastaroa aurkeztu nahi dizugu: hilerokoaren zikloari aplikatutako yogari buruzko ikastaro bat Rosa Paradelaren eskutik.
Yoga eta hilerokoaren zikloa
Mitokondriak-eko Rosa Paradelak ikastaro bat eskainiko du Katakraken. Ekitaldi guztiak aurkezteko ostegun honetan, hilak 24, 20etan eta urriak 16an 19etan hitzaldi bat eskainiko du.
Osotara 10 saio eta tailer trinko bat egingo ditu, hemen ikus ditzakezu saio guztien egunak eta orduak. Argibide gehiago nahi badituzu, edo izena emateko onena ostegunean etortzea da, bestela idatzi ciclomenstrual@katakrak.net helbidera.
Pikara magazine 3
Liburu dendan daukagu jada Pikara magazine aldizkariaren hirugarrena eta ostegunean, hilak 24, 18etan aldizkariko egileak izango ditugu aurkezteko.
Can Vies + Palestina
Datorren astelehenean - zeure agendan gorde dezazun aipatzen dizugu - bi hitzordu interesgarri izango ditugu.
17:30ean Temps de CanVi(e)s dokumentalaren egileak izango ditugu Bartzelonatik etorriak. Dokumentalean, besteak beste David Fernández, Elba Mansilla edota Ferrán Aguilók hartzen dute parte.
19:00etan Irune Sarabiak uda honetan Palestinan izan dituen bizipenak kontatuko dizkigu.
Zabaldu ekitaldi hauen berri interesa izan dezakeenari. Zu zara bozgorailurik onena.
Harremana duten ekitaldiak
Libros recomendados:





