Txela Leslie Feinberg & «La danza de las luciérnagas»
2014/12/13
Atzean geratu da Durangoko Azoka, berriz ere pozik itzuli gara harrera beroarekin. Joan zen ere McKenzie Wark New Yorkera eta oraindik gogoetekin jarraitzen dugu. Donostiara ere joan ginen Miss Majorrez jardutera Teila Fabrikan Ehgameko lagunekin...
«La danza de las luciérnagas»
Urteko azken nobedadea dakargu. Duela aste bi iritsi zen, teoria politikotik Bidasoako mugako heriotzen inguruan idatzi du Ignacio Mendiolak eta urtarrilaren 15ean aurkeztuko du Katakrakekn liburua. Aurrez, abenduan 15ean Artekan egongo da, eta 2025arekin, 22an Bilboko Antin, eta 29an Donostiako Kaxildan. Entzungai daukazu Donostiako prentsaurrekoa.
Txela berria: Leslie Feinberg
Iritsi da. 1.000 litro botilatxoetan, 2.000 kupelean. Txela berria da, mingotsa da (IBU27), ez da hain gozoa, eta Leslie Feinberg hil zela gogoan hartzeko jarri diogu izena. Buffaloko militante eta idazlearen omenezko etiketa Marisa Mantxolak egin du eta atzeko aldean haren jaioterriaren 1950eko hamarkadako hiria ikusten da. Iruñerriko Brew & Rollek egin du. 19an aurkeztuko dugu, zatoz!
Harremana duten ekitaldiak
Libros recomendados:












