HAU DENA – 2 LP, LIBRETOA, POSTERRA

87 musikari, 7 artista audiobisual, 17 laguntzaile
Argitalpen bakan eta bakarra
12''ko 2LP
24 orrialdetako libretoa koloretan Coral book Natural 120gr paperean
Bi aldetako posterra Coral book Natural 120gr paperean

2023an 10 urte bete ditu Katakrakek. 12 liburutan oinarriturik 15 abesti original sortu dituzte eta, ia denak Katakrakeko areto nagusian grabatu dira, ezohiko estudio inprobisatu batean, ezohiko dinamikekin. Biolontxeloak, kitarrak, eskusoinuak, zakurrak, xake taulak, arroza, haurrak, alfonbrak, mikrofonoak, zigarretak leihoan.

Los Chikos del Maíz, 1520 Sedgwick Avenue, insp. Dave Randall, Sound System. El poder político de la música

Ibil bedi, Anelidoak, insp. Rosa Luxemburg, Kartzelako gutunak Sophie Liebknechti

Abestiez gainera disko bikoitzak 15 audio dauzka, gure artxibategiko 823 piezetatik haurtatutako oren gorenak. Diskoko abestiak plataformetan egongo badira ere, diskoan soilik jasoko da proposamena osorik.

Liburua koloretako 24 orrialdeko libreto batekin dator. 3 argazkilarik grabazioetan egindako 523 argazkien hautaketa batekin, ia eduki guztia euskaraz eta gazteleraz.