Mundua hankaz gora

Erdi Aroaren eta Frantziako Iraultzaren arteko gatazkek definitu zuten heltzear zegoen mundua. Kapitalismo hasiberria itsasoko merkataritzarekin eta industrializazioarekin hasi zen hedatzen. Argienek ere ezin zuten irudikatu. Subjektu ezberdinek aldarrikatzen zuten Liberté, Egalité, Fraternité hirukoa: nekazari ingeles desjabetuek, emakume erradikalek, piratek, esklabu ohiek quilomboetan, artzain inkonformistek. Aldarrikapenok estatu modernoaren horma estuetan zokoratuko ziren gero. Garaiko erradikalak zapaldu zituzten, baina haien ostean gure egun ilunak argitzeko ideia mordoa utzi zuten.

K Cómic P Poesia N Narrativa S Ensayo T Teatro