25,00 €
BEZa barne
Badugu
Abolizioa
Politika, praktikak, promesak
ISBN | 978-84-10316-03-4 |
---|---|
Orriak | 276 |
Urtea | 2024 |
Argitaletxea | Katakrak Liburuak |
Saila | Vigilar Y Castigar |
Berrogeita hamar urtean zehar estatu-indarkeriaren eta zapalkuntzaren aurkako lehen lerroko militantea izan da Angela Y. Davis. Abolizioa. Politika, praktikak, promesak liburuak askapen kolektiboarekiko konpromisoa erakusten duten saiakerak eta hitzaldiak batzen ditu. Urte luzeetako jardunean haren gogoetak zorroztu eta zabaldu dira, munduko kasu gehiago ezagutu ditu. Davisen lan mardul hau irakurri ostean, nabarmena da idazteke dugula Euskal Herriko kartzela sistemaren historia bat, azken bi mendeak jasoko dituena. Horretarako, oso inspiratzailea da Ameriketako Estatu Batuetako kartzelen aurkako mugimendua eta borroka ezagutzea.
...
Abolizioa liburu aberats eta mesedegarria da: Angela Davisen zaleentzat, ikasle zein militanteentzat, feministentzat zein kartzelen zapalkuntza pairatzen dutenentzat, askapen kolektiboa ipar duen ororentzat.