8,00 €
BEZa barne
Badugu
ADOSTASUNIK GABE
Burutazio deserosoak feminismo autonomotik
ISBN | 978-84-09-58888-6 |
---|---|
Orriak | 648 |
Urtea | 2023 |
Argitaletxea | Autoedición |
Saila | Feminismo(S) |
Herri txiki honetan esparru publikoa klase ertainen neurrira egina dago. Komunikabideen ekosistema organikoan mundu guztiak du bere tokia: alderdi eta sindikatuetako liberatuek, fundazioetako kideek, hirugarren sektoreko teknikariek, galdera itsusirik egiten ez duten kazetariak, esparru ezberdinetan aditu diren ezkerreko profesional liberalek, ezkerreko akademikoek, gatazka sektorialetako militante-buru zaharrek. Bakoitzak bere tokia dauka eta nahi duena esaten du, esaten duena espero dena den artean, eta desorosotasunik sortzen ez duen artean. ...
M15eko eztandan ez zen plazetako dinamika orokorra bultzatzeko gogorik izan. "Ziklo instituzionala" ireki zenean munizipalismo erradikalen aukerak azaldu ziren, eta zitzaion prozesu horri onespenik eman. Gaur egun, ez zaio ikastolen aferari aurre egiten eta euskarari bizkar emanez bizi diren bigarren belaunaldiko etorkinen egoerak suposatzen duenari ere ez. Olatu feministaren gaineko kontrola ezarri nahi izan da hasieratik, mugimenduaren autonomia deuseztatuz bere botere propioa mugatuz. Euskal ziklo politiko berri bat hastear dagoenean, ia inork ez du irakurketa kritikorik egiten, eta aurka egiteko jarrera oso eskasa da. Kapitalismoaren zabaltzeak euskal erradikaltasuna guztiz ezabatzen duen bitartean, nostalgia zaborrara bota behar da eta eztabaidei lotsarik gabe eutsi. Aurrez-aurre, alaitasunez, konplexurik gabe, hori baita posizio politiko iraultzaile berriak sortzeko bide bakarra. Nerea Fillaten ahotsak bide horri eutsi nahi izan dio azken sei urte hauetan.