Agotak

Agotak

Berdintasunaren alde borrokalari

Josu Legarreta, Xabier Santxotena

19,00 €

BEZa barne

Badugu

Agotak

Berdintasunaren alde borrokalari

ISBN 978-84-9109-667-2
Orriak 256
Urtea 2024
Argitaletxea Erein
Saila Antropología

Agoten historia antropologiaren ikuspegitik azaldu izan da, gehienbat, kontuan hartu gabe mendeetan zehar jasan zituzten politiken eraginak. 
XVI. mendean, Leon X.a aita santua eta Karlos V.a enperadorea haien alde jarri ziren Espainiaren eta Frantziaren artean izandako istiluetan, baina ondoren ahaztu egin zituzten.
XVII. mendean, Frantziako Luis XIV.a Eguzki Erregeak ere adierazpen hau egin zuen: «[…] Badira biztanle batzuk nolabait esklabo bezala tratatuak, lanbide batzuei lotuak, […] beste gizakumeen salerosketatik bananduak, [eta] christians, agot, kagot eta kapot izenez ezagutzen direnak, jakin gabe...

Leer más

zergatik bereizten diren horrela, gure erreinuko legeen aurka […]». Baina hitzak hitz, ez zuen konpondu agoten aurkako gogorkeriarik.
XIX. mendean, Nafarroako Gorteetako 1817ko Legeak honela zioen: «[…] Gure Erreinuan badira, asko ez badira ere, Agot deitzen dieten jende batzuk. […] Ustekizunek eta tradizio baldarrek eragin dute orain arte jasan duten mespretxua. […] Eta esan ere esan daiteke harreman sozial eta zibiletatik ere baztertuak izan direla. Baina guk ez deritzogu zuzena. […] Agotak Nafarrak dira, besteak bezala». Hala ere, ez zen konpondu Agoten giza egoera. 
Idazlan honetan, ordea, Erroma, Frantzia, Ingalaterra eta Alemania aldeetako politikarien nazioarteko handinahikeria zapaltzaileen aurka egin ziren herri aldarrikapenen artean jartzen dira Agotek «berdintasun eskubidearen» alde hartutako jokabideak.


Te puede interesar

Auroros y auroras en Navarra

José María Jimeno Jurío

Bueno para comer

Marvin Harris

Diccionario de los símbolos

Jean Chevalier, Alain Gheerbrant