Alfonsina Storni Antologia
10,00 €
BEZa barne
Ez dago eskuragarri
Alfonsina Storni Antologia
ISBN | 978-84-92468-96-6 |
---|---|
Orriak | |
Urtea | 2017 |
Argitaletxea | Susa Mpk |
Saila | Poesía |
Itsasoz jantzi omen zen behin Alfonsina Storni. Halaxe dio Alfonsina y el mar kantu famatuak, Ariel Ramirez-ek konposatu zuena Felix Lunaren letrarekin, eta gerora gisa askotariko jendeak interpretatu duena. Janzki horrek, jakina, egitate ez hain poetiko bat gordetzen zuen, Storniren suizidioa alegia. Kantuak dioenez, Storni ezarian, urratsez urrats, barneratu zen itsasoan; ikerlariek beste bertsio ez hain poetikoa babestu dute, ordea. Uharri batetik bota omen zuen bere burua uretara Mar de Platako La Perla hondartzan, berrogeita sei urte zituela. Aspaldi zen minbizi malapartatu bati buru egiten ziola. ...
Storniren itsasoarekikoa, ordea, ez zen soilik bere biziaren akaberako kontua izan. Haren poesia itsasoaren erreferentziez josirik da, Itsasoaren aurrean, Hilerria itsas aurrean edo Mina bezalako poemetan agerikoa denez. Mendebaldeko irudi poetiko errepikaria da itsasoa, eta gurean, esaterako, Joseba Sarrionandiaren sorkuntzan aski present dugu (Eider Rodriguezek aztertu du berriki harreman hori). Storniren kasuan, poetak itsasoaren indar eta amorrua ments dituela dirudi, beretzat nahi dituela haren ahal eta oldarraldiak.