Ariasman

Ariasman

Euskal baleazaleen istorio bat

Tapio Koivukari

22,00 €

BEZa barne

Eskuragarri 4-5 egunetan

Ariasman

Euskal baleazaleen istorio bat

ISBN 9788491090724
Orriak 416
Urtea 2017
Argitaletxea Erein
Saila Euskal Narratiba

1615ean, ekaitz batek hiru euskal baleontzi txikitu zituen Islandian, eta udazken hartan bertako biztanle batzuek tripulazioko 31 kide akabatu zituzten, Ari Magnússon magistratuaren aginduz. Euskal baleazaleen sarraski hori da Ariasman nobela historiko honen oinarria.
Bi urte lehenago, beste euskaldun batzuei bale-arran­tzarako lizentzia saldu zien Ariasmanek, alegia, Ari Magnússon berberak.
Nobelak gertakizun beraren bi ikuspegi uztartzen ditu, euskaldunena eta islandiarrena. 1615eko espedizioan, Martin de Villafranca kapitain donostiarra zihoan, gizon gaztea eta baleazale trebea, baina tripulazio osoaz...

Leer más

arduratzea lan handiegia gertatu zitzaion, eta Ternuako indigenekin eskarmentu pixka bat izan arren, ez zitzaion hain ongi joan bikingoen ondorengoekin.
Istorio honek garaiko ohitura eta sinesmenetan murgildu eta, bizimoduaren gordina erakutsiko digu. Ongi hasi arren, gaizki bukatu zen espedizio baten kontakizuna da Ariasman, Finlandian eta Islandian arrakasta handia izan ondoren, orain euskaraz ere arrakastarako bidea zabaltzen zaiona.


Te puede interesar

Penumbra

Pello Lizarralde

Itzalen distira

Arrate Egaña Gimenez

Funanbulistaren beldurra

Karlos Gorrindo

Olivetti

Aitziber Etxeberria Garro