13,25 €
BEZa barne
Eskuragarri 4-5 egunetan
Baratze bat nahi dizut egin...
Nola sortu eta landu baratze bat etxean
ISBN | 9788471485373 |
---|---|
Orriak | 120 |
Urtea | 2013 |
Argitaletxea | Txertoa |
Saila | Ecología |
Gero eta gehiago dira baratze bat egitera animatzen diren pertsonak. Ez da derrigorrez lur sail handirik
...
behar; are gehiago, balkoian bertan egin daiteke. Izan ere, etxeko loreontziak landare apaingarriz
soilik bete ordez, zergatik ez bete tomate, uraza, piper edota leka goxoak emango dizkiguten
landarez? Asko dira beren buruari galdera hori egiten dioten pertsonak, eta oraindik pausoa ematera
ausartu ez badira, barazkigintzan eskarmenturik ez dutelako da. Bada, horiexengan pentsatuz lan
egin du Usoa Arinek. Baratze bat nahi dizut egin
etxe ondoko bazterren batean edo balkoian bertan
baratze bat sortzeko eta lantzeko oinarri-oinarrizko liburua da. Lurra nola prestatu, nola ongarritu
eta, jakina, zer erein edo landatu, noiz eta nola, zenbat ureztatu, uzta noiz bildu eta beste
hainbat kontu jorratzen ditu egileak. AZALPEN LABUR BEZAIN ARGIAK ETXEKO BARAZKIGINTZAN
HASI NAHI DUTENENTZAT.