Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar
15,75 €
BEZa barne
Eskuragarri 4-5 egunetan
Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar
ISBN | 978-84-9027-395-1 |
---|---|
Orriak | 200 |
Urtea | 2016 |
Argitaletxea | Elkar |
Saila | Narrativa Anglosajona |
Garaiko eleberriaren legeak hankaz gora jarri zituen bezala, esan liteke bidaietako literatura etabidaiariaren sentimendua bera ere behin betiko irauli zituela Laurence Sternek liburu honekin: ordura arte, katedralak, monumentuak eta enparauak ziren han eta hemen ikusi beharrekoak; hemen, berriz, aipatu ere ez dira egiten halakoak: Frantzian barrena firin-faran dabil Yorick bidaiari eta narratzailea, bidean topatzen dituen gizon (eta batez ere emakume) bereziek pizten diotela gogoa
...
eta bideratzen zangoa; plan bat egiten du eta berehala aldatzen; ekintza bat hasten du baina ez amaitzen; beti alai hala ere, zirikatzaile eta umoretsu bezain eskuzabal eta bihozbera. Bidaiari sentimentala bezain alderrai dabil haren gogoa, batetik bestera, eta izaera libre eta araugabe horren parekoa du idazkera ere: jostari, berbalapiko, sigi-sagatsua. Era guztietako pertsonaiak dabiltza joan-etorrian, gai guztiei buruzko gogoetak sartu-irtenean, Sterneren begirada bihurri eta onberak
gidaturiko ibilbide honetan.