Bizi!

17,00 €

BEZa barne

Eskuragarri 4-5 egunetan

Bizi!

ISBN 978-84-7681-598-4
Orriak 168
Urtea 2011
Argitaletxea Pamiela
Saila Poesía

Liburu hau ez da olerki aukeratutakoen bilduma hauta, liburu berria baizik, bizirik dirauen olerkariaren fruitu berria, eta hortik izenburuaren egokia. Aberria ala hil ohiko lelo horren ondoan, aberriagatik bizi ohiltzen digu Zabaletak, aldatzeko garaian baikeunden, egokitzeko, berritzeko edo eboluzionatzeko garaia bailitzan. Eta horrelaxe beste behin erakusten zaigu poeta ezin dela aldentzen bere baitatik, eta Gorka Trintxerpe poetaren ondoan Patxi Zabaleta agora gizona badela.

Berriki eginiko poemekin batera aspaldi sortu zirenak ere jasotzen dira, hau da, argia berandu ikusitakoak, tiraderan luze gorderikoak, alegia.

Leer más

>Gaitegi zabala bezain unibertsala digu aurkezten Zabaletak, bere betiko kezken erakusgarri. Maitasuna eta herria, eta hauen ondoan poesia bera ere. Etsipenetik bide datorren baikortasun tonu batez, humanismo klasikoaren jabe zaigu agertzen leitzarra, gizakiaren kezkak, beldurrak eta sentimenduak oragarri. Bigarren Nafarroadari buruz aunitz gauza dio Zabaletak aski argigarri aintzin solasean. Euskal poesia epikoaz egiten duen hausnarketa eztabaidagarrian kokatu nahi du bere lana, eta bere ekoizpen osoa hartuta aisa ikusten da bide horretatik datorkigula.


Te puede interesar