Bizi Baratzea, Altza Porru

Jakoba Errekondo Saltsamendi

19,50 €

BEZa barne

Badugu

Bizi Baratzea, Altza Porru

ISBN 978-84-608-7827-8
Orriak 100
Urtea 2016
Argitaletxea Komunikazio Biziagoa - Argia
Saila Ecología

Jakoba Errekondok baratzearen sekretu guztiak deskubritu zizkigun iaz Bizi Baratzea liburu arrakastatsuan. “Lantzen dugun lurrarekiko ikuskera aldarazi digu gehienoi, eta beste askori jakinmina eta grina piztu. Orain, zaleak eta irakurleak zain zeuden bigarren lana kaleratu dugu: Bizi Baratzea, Altza Porru”, Argiak igorritako prentsa-oharrak dioenez. ...

Leer más

Liburu berriak osagai nagusi hau du: umorea. Euskal Herrian aski ezagunak diren zortzi marrazkilari elkartu eta lanean jarri dituzte, Jakoba Errekondorekin eman eta hartuan: Antton Olariaga, Asisko, Unai Iturriaga, Ainara Azpiazu, “mattin” martiarena, Joseba Larratxe, Unai Gaztelumendi eta Zaldieroa. Irudi eta komikien bidez, baratzea mundu askotarako atari izan daitekeela erakutsiz.


Te puede interesar