Egunero hasten delako

Egunero hasten delako

Ramon Saizarbitoria Zabaleta

14,00 €

BEZa barne

Badugu

Egunero hasten delako

ISBN 978-84-9109-459-3
Orriak 184
Urtea 2019
Argitaletxea Erein
Saila Euskal Narratiba

Egunero hasten delako nobela 1969an argitaratu zenetik berrogeita hamar urte bete dira. Orduz geroztik, edizio ugari izan ditu. Edizio horien guztien azalak jatorrizkoa oinarri zuen aldaera bat izan dira. Irakurleak esku artean duenak urte haren oroigarri izan nahi du, kultur molde bat bultzatu zutenen oroigarri, disziplinartekotasunaren, sasoiko lankidetza eta ekintzailetzaren omen. Horregatik, jatorrizko azala berreskuratu dugu, Alberto Corazónek egin zuena.
...

Leer más


Gazteak dira eleberri honetan protagonista positiboak. Bi ezaugarri biltzen dituzte bere alde: gazte izatea eta artean bizitzeko geratzen zaien bide luzea. Ilusioa eta esperantza. Baita alaitasuna ere. Eta hori guztia, beraientzat, baita Gisèle Sergier-rentzat ere, abortatu beharraren pasadizoak une miserable, maltzur eta hipokrita asko ikustera kondenatutako neskarentzat, beraientzat diot, egunero hasten dira bizitzak eta aukera berriak. Marmarrean isildu gabe ari den gizagaixoak -hitz egiten ari den bitartean gutxienez bizirik diharduelako ustean, seguru asko- aldarte umoretsu eta alaia erabili arren, bere jardunaz bestaldera gelditzen zaion mundua melankolia igurtzi batez kutsatzen du maiz: bizitzak egunero gauza jakinak dakarzkio. Bigarren protagonista berritsu horren marmarrean ironiak hartzen du gaina eleberrian: aldi berean da narratzailea behatzaile eta kontalari, aldi berean da zelatari eta murmuratzaile. Horra hor artista modernoaren eredua. Horra hor azken urteetan irakurleriari huts egin ez dion eleberri ederra.


Te puede interesar

Itzalen distira

Arrate Egaña Gimenez

Sed quia sua

Iñaki Segurola Amutxastegi

Arotzaren eskuak

Alberto Ladrón Arana

PENDRIVE

Arrate Mandaras