Egunkaria, gizarte zibilaren arrakasta

Joanmari Torrealdai Nabea

25,00 €

BEZa barne

Badugu

Egunkaria, gizarte zibilaren arrakasta

ISBN 978-84-1360-083-3
Orriak 372
Urtea 2021
Argitaletxea Elkar
Saila Zona Especial Norte (Zen)

1990ean sortu zen Euskaldunon Egunkaria herri ekimenari esker, eta 2003an itxi zuten Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz. Euskal Herrian askotan gertatu izan den bezala, Egunkaria-ren sorrera ere oso gatazkatsua izan zen, gizartetik eratutako Egunkaria Sortzen taldearen eta garaiko Eusko Jaurlaritzaren artean. Amaiera, berriz, guztiz bortitza: Guardia Zibilak itxi zuen, eta bertako hainbat arduradun atxilotu, torturatu eta kartzelara bidali zituzten. Joan Mari Torrealdaik lehen pertsonan bizi izan zuen prozesu osoa. Sorreratik hartu zuen parte Egunkaria Sortzen-en, hasieratik izan zen Administrazio Kontseiluko kide –bertako...

Leer más

lehendakari ere bai azken urteetan– eta atxilotutakoen artean zegoen. Liburu honetan hori dena kontatzen du, sorreratik itxierara eta ondorengo epaiketara arteko ibilbidea. Bere bizipenetik abiatutako kontaketa da, gogoeta pertsonalekin osatu eta aberastua. Euskal kulturaren ekintzaile eta protagonista baten lekukotasuna, zintzoa bezain jantzia, gure iragan hurbila ezagutzeko ezinbesteko tresna.


Te puede interesar

El nudo corredizo

Sanchez Erauskin Javier

Borrokaren gorrian

Bikila Iriarte Joxe

A los pies del caballo

Justo Arriola Etxaniz