Ehun metro
17,50 €
BEZa barne
Badugu
Ehun metro
ISBN | 978-84-9109-507-1 |
---|---|
Orriak | 112 |
Urtea | 2021 |
Argitaletxea | Erein |
Saila | Euskal Narratiba |
Ehun metro nobela 1976an argitaratu zen, nahiz eta 1974rako amaituta egon. Franco diktadorea 1975ean hil zen, baina 1976an argia ikusi zuen nobelaren lehen edizioak ez zuen artean indarrean zegoen zentsura-legerik gainditu, eta, edizioa bahitu eta liburu-dendetatik erretiratzearekin batera, egilea bere ere prozesatu eta epaitua izan zen. Urte berean, ordea, zentsura-legea desagertzearekin batera, nobela liburu-dendetara itzuli zen.
...
Behin eta berriz aipatu dira nobelaren arkitektura, kontakizunean erabilitako teknika, baliabide eta estrategia aberatsak. Eta hori guztia argumentu xume baten euskarri: poliziarengandik ihesi doan aktibista batek zerraldo erori bitartean egindako ehun metroren kontaketa. Metro horietan, polizien tiro eta jazarpenari ihesi, bere bizitzako pasadizo batzuk dakartza oroimenera protagonistak.
Iheslariak berak aukeratutako taberna itxi bateko terrazan eserita dagoen lekuko anonimoarengana bideratzen ditu urratsak. Huraxe aukeratu du, gero eta barnerago susmatzen duen heriotzaren zafraldiekin batera, helduleku, eta sakrifizio erritual baten aurrean bageunde bezala, testigu harixe eskainiko dio bizitza ofrendan. Zergatik eta zertarako hil modu antzu horretan, dio ritornello gisa errepikatzen den kantak.
Nobela hunkigarria gertatu zen argitaratu zenean, eta gaur egun ere berdin hunkitzen gaitu.