Eros(ki). Merkatuaren erotizazioa, erotismoaren merkantilizazioa

Eros(ki). Merkatuaren erotizazioa, erotismoaren merkantilizazioa

Mitxelko Uranga

13,00 €

BEZa barne

Eskuragarri 4-5 egunetan

Eros(ki). Merkatuaren erotizazioa, erotismoaren merkantilizazioa

ISBN 978-84-7681-822-0
Orriak 128
Urtea 2014
Argitaletxea Pamiela
Saila Sociología

Mitxelko Urangaren entsegu-lan honek erotismoaren merkantilizazioa eta merkatuaren erotizazioa jorratzen ditu, biak uztartuz prozesu orokor baten bi alde banaezinak direlakoan. Lanak pentsarazten digu gure garai honetako kapitalismoari dagokiola halako lege nagusi bat, sedukzioarena nonbait, eta lege hura, aipatu barik ere, zertan den azaltzeko bidea jorratzen laguntzen digu. Merkatuak Erosaren potentzia barneratu duen eran, badirudi sexua eta erotismoa, oro har, merkatuaren gai kutuna bihurtu direla. Nonbait, ez dakigu bizitzen sexua eta erotismoa salerosketatik kanpo, kontsumoaren logikatik kanpo. Eta gertaera horietan denetan, lanak...

Leer más

boterearen konfigurazio zahar eta berrien zantzuak ikusten laguntzen digu.

Bai gizarteari, bai norberari, merkantilizazioa ezarri erronkak, esate baterako zoriontasun eta osotasun lortezinak baina aldi berean ezinbestekoak, begi bistan jartzen saiatu da egilea, baita norainoko eragina izan duten argitzen ere. Eta halaxe, galdera asko iradoki eta irekita uzten dizkigu saioak, gure iritziz ez hutsalena honakoa: zeinek kolonizatu du zein, erotismoak merkatua ala merkatuak erotismoa? Ongi jakin arren merkatuak aspaldi kolonizatu zuela gure bizi-mundua.

Epaimahaia


Te puede interesar