...eta segi aurrera!
Ezker abertzaleko gazte antolakundeen 40 urteko historia bat
22,00 €
BEZa barne
Badugu
...eta segi aurrera!
Ezker abertzaleko gazte antolakundeen 40 urteko historia bat
Markel Ormazabal Gaztañaga, Irati Sienra
ISBN | 978-84-17065-75-1 |
---|---|
Orriak | |
Urtea | 2019 |
Argitaletxea | Txalaparta |
Saila | Zona Especial Norte (Zen) |
Ameriketako ipar-mendebaldeko jatorrizko herrien tradizio baten berri eman zuen Eduardo Galeanok. Erretiroa hartzekotan den eltzegileak bere piezarik onena eskaintzen dio gazte hasiberriari. Eta eltzegile gazteak ez du oinordetzan jasotako maisulana gordetzen horri begiratzeko eta miresteko; aitzitik, lurraren kontra lehertzen du, mila puskatan hautsi, puskatxoak jaso eta buztinaz lotzen ditu atzera ere. Uruguaiarra beste itsaso baten ertzetan dabilen arren, kondairak ezin argiago irudikatzen du ezker abertzalearen gazte antolakundeen ezaugarria izan dena. 1979ko maiatzaren 10ean aurkeztu zen jendaurrean Jarrai. Berrogei urte igaro dira...
ordutik. Jaso, hautsi eta pusketetatik berria sortu. Berrogei urte eta oraino eskutik eskura darabilgu eltzea, igaroaldiak bezainbat moldatze izan dituela. Hori ospatu asmo du liburuak.