ETXEKO URAK
13,50 €
BEZa barne
Badugu
ETXEKO URAK
ISBN | 978-84-17051-50-1 |
---|---|
Orriak | |
Urtea | 2020 |
Argitaletxea | Susa |
Saila | Poesía |
“Horrek etxeko urak dauzka” esaten da Ondarroan etxetik edan duela esateko, etxeko izaera dakarrela. Bada beraz iturburu bat. Amatasunetik idatzitako liburu bat bainoago, leku batetik idatzitako liburua baita Etxeko urak, amatasunetik. Urak botaz hasten da, umearen eta amaren erditzearekin; listua eta hizkuntza datoz gero, kolektibotasunaren marea, eta harraska inguruko domestikotasuna. Liburua ez dago amatasun idiliko batetik idatzita, ezta amatasunaren ukaziotik ere. Badira pozak eta minak, badago samurtasuna eta ama izatearen pisua, disidente izateko nahia eta ordena soziala mantentzearen arduraduna izatearen kontzientzia, dena alde...
batera botatzeko gogoa eta norbere ama ulertzeko saiakera.