GARONDOAN

Gorka Bereziartua

20,00 €

BEZa barne

Eskuragarri 4-5 egunetan

GARONDOAN

ISBN 978-84-9868-966-2
Orriak 314
Urtea 2026
Argitaletxea Alberdania
Saila Euskal Narratiba

Liburu arrakastatsu bat argitaratu ondoren, ez aurrera eta ez atzera geratu da nobela honetako protagonista. Bere idazle-ibilbidea zuzendu nahian Donostiara itzuliko denean, ustekabean egingo du topo memorian lurperatuta zeuzkan pertsonekin. Enkontru deserosoak, odol-arrasto lehorrak, amuarrain hilak, beldurra eta xamurtasuna, azaleratu nahi ez duen egia idatziz harrapatzen saiatuko den bitartean. Ezohiko giroetan murgilduko zara Gorka Bereziartuaren lehen eleberri honetan. Galdera interesgarriak ere proposatuko dizkizu: oroitu al dezakegu gure burua, izan ginena fikzionatu gabe? Jakiten ote dugu inoiz nor garen? Nork kontatzen gaitu?


Te puede interesar

KRONIKAK (TXILLARDEGI)

Jose Luis Alvarez Enparantza "Txillardegi"

Aulki jokoa

Uxue Alberdi Estibaritz

Kolosala izango da

Joseba Sarrionandia

Ene iratxoekin solasean

Bixente Serrano Izco