Gezurrak, gezurrak, gezurrak

Gezurrak, gezurrak, gezurrak

Iban Zaldua

14,60 €

BEZa barne

Badugu

Gezurrak, gezurrak, gezurrak

ISBN 978-84-7568-897-8
Orriak 192
Urtea 2013
Argitaletxea Erein
Saila Narrativa / Euskal Narratiba

Joxe heldu eta gutxira azaldu zen Marga: -Zer? Zer moduz hire koadrilakoekin? -Eta hi? Izan al haiz etxe zaharrean? Zelan daude landareak? -Erruz ureztatu ditiat, erosi huen ongarri hori gehitu zioat urari, oso pozik jarri dituk, badakik nolakoak diren. Salako ateari berniza eman zioat, bide batez. Isilunea. -Handik natorren, eta ez haiz bertan arratsalde osoan egon. Bigarren isilunea, are sakonagoa. -Beno, motel, eskolan katigatu gaitiztek, badakik nola gabiltzan bilerekin eta gurasoekin, ez diat hara joateko astirik izan, eta ez hindudan landareen kontuarekin larritu nahi... Ez duk pentsatuko, ba, beste gizon batekin...? Tira! -Hik...

Leer más

aipatu dun horrelakorik, ez nik. Denok esaten ditugu gezurrak. Baita zuk zeuk ere, irakurle. Bizitza ezinezkoa izango litzaiguke gezurrik gabe. Bikotea: gezurra. Lagunak: gezurra. Familia: gezurra. Merkatu askea, estatistikak: gezurrak. Demokrazia: beste gezur bat. Euskal Herria: gezurra. Literatura: gezurra hor ere. Hala ere, hain dira garrantzitsuak etengabe kontatzen ditugun gezur horiek non, azkenean, benetakoak bihurtzen baitira. Edo ia benetakoak. Hori uste du, behintzat, liburua osatzen duten hogeita sei ipuin hauen egileak. Egia esan badigu, noski.


Te puede interesar

Portuak

Oihana Arana Cardenal

KRISTALEZKO BEGI BAT

Miren Agur Meabe

Traizioak

Iban Zaldua

GAUR ZORTZI

Carmen Gisasola Solozabal