Globalizazioak eta Erdi Aro berria: Diferentzien itzuleraz

Globalizazioak eta Erdi Aro berria: Diferentzien itzuleraz

Joseba Gabilondo

16,00 €

BEZa barne

Badugu

Globalizazioak eta Erdi Aro berria: Diferentzien itzuleraz

ISBN 978-84-9109-152-3
Orriak 240
Urtea 2016
Argitaletxea Erein
Saila Economía

Neoliberalismoaren aurkako borrokan ezkerrak azken urteotan izan dituen porrotak abiapuntu bezala hartuz, liburu honek beste bide, alternatiba eta pentsakera desberdinak esploratzen ditu, zentzurik zabalenean, impasse ezkertiar horretatik ateratzeko. Hiru hipotesi elkar lotzen ditu horretarako saio honek. Lehenik, ez dagoela globalizazio bakar bat, baizik eta globalizazioak daudela, lekuan lekuko globalizazio anitzak, eta bertatik globalizazioa esplikatzeko zailtasunak. Bigarrenik, globalizazioak historikoki esplikatzeko biderik egokiena Erdi Arora jotzea dela, bertan bi momentu bereziz: lehena, inperio erromatarraren erortzeak sortu zuen...

Leer más

momentu barbaro eta anitza, eta, bigarrena, geroago feudalismo aristokratiko eta elitistari leku egin ziona: egun, bi Erdi Aro horien atean geundeke eta geroaldi gertuan erabakiko da bietatik zeinek indar hartuko duen. Hirugarrenik eta azkenik, geroa ezin dugula era bateratu batean pentsatu, Hegelengandik Fukuyamarengana egin den bezala, ez baitago unibertsaltasunik geroan; ondorioz, Iraultzaren kontzeptua (Marx) edota politika bakarraren ideia (Nazio Batuak, Gobernu globala…) abandonatu behar ditugu, eta aristokrazia feudalaren eta heterogeneotasun barbaroaren arteko talkan sortuko den historia eta politika futuroa garatu eta pentsatu behar ditugu, bateratze edo unibertsalizazio proiektu oro abandonatuz. Liburuak horretarako, sexua, desira, filosofia, sukaldaritza, EBeko krisia, populismoa, blockbuster filmak, Lenin, ekologiaren ezintasuna, eliteen ideologiaren arrakasta, salbuespen estatua, errealitate showak, konfuzionismo kapitalista, kontsumoaren dinamika eta ezkontza homosexualak aztertzen ditu, besteren artean, beti ere oin bat Euskal Herrian.


Te puede interesar

La larga divergencia

Timur Kuran

ECONOMIAS DEL BUEN VIVIR

Teresa Santos Cunha

Vivir peor que nuestros padres

Azahara Palomeque