Haizearen erpeak

Haizearen erpeak

Ane Elgezabal Odriozola

13,50 €

BEZa barne

Badugu

Haizearen erpeak

ISBN 978-84-1360-432-9
Orriak 112
Urtea 2025
Argitaletxea Elkar
Saila Euskal Narratiba

Egileak bere ama hartu du idazgaitzat: XX. mendearen erdia pasatuxea zela jaiotako emakumea, baina bizimoduan askoz lehenagoko ezaugarriak dituena: etxean urik ez zeukan baserri batean jaioa, txikitatik lan eta lan jardundakoa, amets eta ilusioetarako tarterik gabe hazitakoa, era guztietako autoritateen aginte eta beldurraren pean bizi izandakoa: neskame lanetan orain, mojen mende gero, guardia zibilen astinduak noiznahi, ugazaben mespretxuak aldiro. Estilo berezi bezain pertsonala ageri du idazleak: kolorez bustia eta txinpartaz jantzia, inpresionismoaren pintzelkada arinak eta espresionismoaren argi-itzal bortitzak uztartzen dituena,...

Leer más

erromantizismo ukitu batekin beti. Hala, historiak bazterturiko gizon-emakume xume guztiekiko enpatia sentiarazteaz gainera, geure ingurura begiratzen ere erakusten digu, lehen behakoan oharkabean pasatako min eta injustiziei erreparatzeko.


Te puede interesar

Munduko tokirik ederrena

Iñigo Aranbarri

LOHIZULO

Aitor O¥Ate Gardezabal