HERIOTZA NILO IBAIAN

HERIOTZA NILO IBAIAN

Agatha Christie

10,00 €

BEZa barne

Eskuragarri 4-5 egunetan

HERIOTZA NILO IBAIAN

ISBN 978-84-87484-72-8
Orriak 400
Urtea 2013
Argitaletxea Igela
Saila Narrativa Anglosajona

...

Leer más

Neska eder eta aberatsa da Linnet Ridgeway, eta ohituta dago nahi duen guztia lortzera. Senarra bilatzean ere, ez du zalantzarik izan bere lagun Jacquelineri mutil-laguna, Simon, kentzeko. Linnet arrakastatsuak ez dakiena da berak uste baino lehenago aurkitu behar duela bere bizitzako oztoporik handiena… heriotza. Hercule Poirot detektibea Egiptoko tenplu eta paisaia liluragarriak ikustera joana da, eta bapore-ontzi batean zenbait eguneko txangoa egiten ari da Nilo ibaian zehar. Ontzi horretan bidaide suertatu zaizkio, besteak beste, Linnet eta Simon ezkonberriak, eztei-bidaian Egiptoko altxorrak ezagutzera etorriak haiek ere. Baina goiz batean Linnet bere logelan tiro batez erailda aurkitu dute. Horrela, bada, Poirotek, oporraldi patxadatsu batez gozatu beharrean, bere trebezia eta irudimen guztia erabili beharko du hiltzailea nor den asmatzeko. Eta lehenbailehen. Izan ere, hiltzailea ez da heriotza batekin ase geratu… Antzinako Egiptoko tenplu eta estatua misteriotsuak. Nilo ibaiaren ur isilak. Jende bitxi eta susmagarriz beteriko bapore-ontzi bat. Eta hilketa-plan makur baten itzala. Christieren eleberri klasikoetako bat. On egin.


Te puede interesar

El jardín colgante

Patrick White

Patrick ha vuelto

Josephine Tey

El caso de Charles Dexter Ward

Howard Phillips Lovecraft