12,00 €
BEZa barne
Badugu
Hiri-gerra Palestinan
Okupazioaren arkitektura eta estrategia militarra
ISBN | 978-84-10316-02-7 |
---|---|
Orriak | 100 |
Urtea | 2024 |
Argitaletxea | Katakrak Liburuak |
Saila | Guerra / Militarismo |
Azken bi hamarkadetan Israelgo armadak ezohiko taktikak garatu ditu Palestinako hirien aurka: kaleak zeharkatu beharrean, paretak zeharkatzen dituzte, lurrak, sabaiak, egongelak, logelak, komunak. Kaleak zapaltzeari utzi diote. Hala, palestinar borrokalarien jopuntutik aldentzen dira, eta zibilen etxebizitzetan sartzen. Taktika horri alderantzizko geometria deitu zioten eta ahalegin teoriko eta estrategiko handia egin zuten Israelgo Armadan. Deleuze eta Guattari irakurri zuten, Debord eta Derridarengan inspiratu ziren. Alderantzizko geometriak bira posmoderno bat eragin du hiri-gerran eta bestelako armada handiengana ere zabaldu da:...
Erresuma Batukora, Australiakora edota AEBetako marinetara. Gerraren industrian, berriz ere, lurralde okupatuak suntsipenaren laborategi bilakatu dira, gerora Irak edota Afganistango gerretako estrategiak lantzeko.
Estrategia militarraren eta hirigintzaren arteko saiakera honek nazioarteko Forensic Architecture taldearen lana aurkezteko balio du.