Hizkuntza eta hizkuntzalaritza: hastapenak
26,00 €
BEZa barne
Eskuragarri 4-5 egunetan
Hizkuntza eta hizkuntzalaritza: hastapenak
ISBN | 9788498604276 |
---|---|
Orriak | 604 |
Urtea | 2010 |
Argitaletxea | Universidad Del País Vasco |
Saila | Hizkuntzak |
Liburu honetako kapitulu bakoitza gaian aditua den irakasle batek idatzia da, eta kontuan izan behar da ezaugarri hori duen hizkuntzalaritzari buruzko sarrera-liburu bakarra dela. Hala, hizkuntzalaritza modernoaren alor guztiak modu orekatuan eta sakontasunez lantzen ditu. Aurrez hizkuntzalaritzari buruz ezer ez dakitenentzat, sarrera egokia egiten du liburuak hizkuntzalaritza estrukturalistaren inguruko ohiko gaiei buruz (hotsari, formari, esanahiari eta hizkuntza-aldaketei buruzko teoriak), eta, horiez gainera, testuinguru-hizkuntzalaritza ere sakon lantzen du, berbaldiari, aldakuntza dialektalari, hizkuntza eta kulturari, eta...
hizkuntzaren inguruko politikari eskainitako kapituluen bidez. Gainera, hizkuntzari eta garunari, hizkuntzalaritza konputazionalari, idazkerari, haurren hizkuntza-jabekuntzari eta bigarren hizkuntzaren jabekuntzari buruzko kapitulu eguneratuak ere erantsi dira. Liburuak lantzen dituen gai multzo zabala kontuan hartuta, oso egokia da unibertsitateetako hizkuntzalaritza-, soziologia-, antropologia- eta komunikazio-sailek antolatzen dituzten hizkuntzari eta hizkuntzalaritzari buruzko ikastaroetarako sarrera gisa.