Hobe isilik

17,70 €

BEZa barne

Badugu

Hobe isilik

ISBN 978-84-9027-102-5
Orriak 132
Urtea 2013
Argitaletxea Elkar
Saila Euskal Narratiba

1936ko Gerran ibili eta gero, II. Mundu Gerraren amaieran Frantzian desagertutako Jose Bermejo aitona miliziano anarkistaren arrastoaren bila hasten da haren biloba Bakartxo. Inoiz ezagutu gabeko aitona hari idatziko balio bezala, bilaketaren gorabeherak, ezusteko aurkikuntzak eta horiek sorturiko zalantzak
...

Leer más

kontatzen dizkigu eleberriak; horiekin batera, familiaren historia berreraikiko du narratzaileak, baita hainbat gogoeta harilkatu ere: sekretuaz, isiltzeaz, bizitza berri bat hasteaz, zaharra ahazteaz…
Kazetaritzan ibilbide luzea duen arren, hauxe du Garbiñe Ubedak lehen saialdia fikzioaren munduan, eta azpimarratzekoa da testuaren kalitatea, estilo landu eta dotorea, baita pertsonaien taxuera ñabarduraz betea ere. Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatutako Augustin Zubikarai beka-sariaren irabazlea izan zen nobela-proiektu hau.


Te puede interesar

ZULO BAT URETAN

Iñigo Aranbarri

HITZA AZTI

Iñaki Arranz Ibáñez

La casa del padre

Karmele Jaio

BERANDU DA GELDITZEKO

Unai Iturriaga Zugaza-Artaza