Hondarrak

19,80 €

BEZa barne

Badugu

Hondarrak

ISBN 978-84-17065-80-5
Orriak
Urtea 2019
Argitaletxea Txalaparta
Saila Euskal Narratiba

Etakide izateagatik atxilotzen dutenetik, espetxe batetik bestera daramate Tupa. Itzalean, familiaren istorioak biltzeari ekiten dio gatibu gazteak, eta horrela agertzen zaizkigu, beren ahotsean, Pilar eta Julia, hiru belaunaldiren kontaketa osatzeko. Kartzelako pasadizoak eta gorabeherak Uxue herriko egunerokoarekin nahastuko zaizkigu, 80ko eta 90eko hamarkadak Gerra Zibilaren hondarrekin, Nafarroako hegoaldea Arabako hiriburuarekin. Eta herri bat husten ikusiko dugu, pertsona bat kartzelan zahartzen, ametsak aldatzen eta behin hartutako erabakien ondorioekin bizitzen. Ruben Sanchez Bakaikoaren lehen eleberri honek, espetxe literatura...

Leer más

esan dakiokeen azpigenero hori elikatzeaz gainera, gatazkak eta gatazkek ezaugarritutako herri baten kontaketa bizia egiten du.


Te puede interesar

Esaten ez den guztian

Izaskun Etxeberria Zufiaurre

Arantzak barrurantz

Xabier Mendiguren Elizegi

72 ordu

Kepa Iribar Elizegi