Hutsaren itzalak
20,00 €
BEZa barne
Badugu
Hutsaren itzalak
ISBN | 978-84-9746-889-3 |
---|---|
Orriak | 240 |
Urtea | 2014 |
Argitaletxea | Erein |
Saila | Euskal Narratiba |
Hainbat urtez bizirik irauteko borrokan ibili ondoren, Tourek Sira bere alabaren deia jaso du. Hendaiara datorrela esan dio, egun batzuk elkarrekin pasatu nahi dituela eta. Paperik ezaren arazoak saihesteko, Tourek Sa Kene bere amorantea bidaltzen du alaba autoz jasotzera. Baina Sira ez da hitzordura agertzen.
...
Hauxe da Toure detektibe-igarlearen hirugarren abentura. Arretxek koxka bat estuago egiten du, eta Saharaz hegoaldeko etorkinen egoera gordinean egiten du azpimarra. Hemen ez dago aurreko abenturetan hainbat irribarre, egoera barregarri edo ikerketa absurdorik. Bigarren plano batean geratzen da umorea eta ironia oraingoan. Paradisuaren ateetaraino iristeko ibilbide nekezkoak, mafien esku-sartze ankerrak, giza legearen etengabeko urratzeak hartzen dute protagonismoa
Intrigarik ez da falta, ordea. Egiantzekotasun handiko historia da Toure eta San Frantziskoko Afrika Txikiko bere lagunena, ahula ahaltsuaren kontrako borrokara behartzen duen historia.
Jon Arretxe berriz ere kontakizun poliziakoaz baliatzen da gure inguruan ikusten diren bidegabekeriak eta xenofobiaren orratzak zorrotz salatzeko.