13,90 €
BEZa barne
Eskuragarri 4-5 egunetan
Joanaren jeansak
Nerabelduentzako poemak
Nerabelduentzako poemak
ISBN | 978-84-9868-872-6 |
---|---|
Orriak | 64 |
Urtea | 2024 |
Argitaletxea | Alberdania |
Saila | Juvenil |
Joanaren jeansak liburuaren poemetan, haurrak izateari utzi diotenen baina oraindik heldutasunera iritsi ez direnen (hortik dator Nerabelduentzako poemak azpititulua) kultura islatzen da, modu poetikoan islatu ere, aberastasun paradoxiko eta kontraesankorrean.
Nortasunaren bilaketa, maitemina, flirteoak, gurasoekiko eta eskolarekiko harremanak, kontraesanak eta dilemak, emozioak, erronka pertsonalak eta profesionalak, ametsak eta desioak, heldutasuna, modak, konbentzioak, digitalizazioa, teknologiaren eragina... Horiek guztiak irakurtzen eta idazten dira poetaren lan honetan, bizitzaren gogortasuna eta ironia albo batera utzi gabe.