Joseba Sarrionandiaren lanetako itsas irudien irakurketa proposamen bat
23,04 €
BEZa barne
Ez dago eskuragarri
Joseba Sarrionandiaren lanetako itsas irudien irakurketa proposamen bat
ISBN | 9788494253102 |
---|---|
Orriak | 325 |
Urtea | 2014 |
Argitaletxea | Utriusque Vasconiae |
Saila | Crítica Literaria |
Horrela, bada, 1981 eta 2001 artean kaleratutako prosazko, poesiazko eta saiakerazko lanak hartu eta itsas irudiak bilatu zituen, eta gero itsas irudi horien bilakaera aztertu zuen. Literatura Eskolara, ordea, prosazko eta poesiazko lanak baino ez zituen ekarri, bestela gehiegi luzatuko zelakoan. Sarrionandiaren lanetan itsasoa ez da atrezzo hutsa, ez da atzeko plano hutsa, eta horregatik ekin zion Rodriguezek hori interpretatzeari; Sarrionandiak esplizituki esaten ez duena azalera ekartzea zuen asmo. Hori argiago erakusteko, zenbait testu ekarri zituen oreretarrak, azalpenekin txandakatu zituenak. Hnuy illa nyha majah yahoo liburuko ...
(Elkar, 1995) “Untzigintza” poema irakurri genuen lehenik; horri buruz Koldo Izagirrek esan zuen zaila dela poema bat aurkitzen autorearen bizitzari buruz hainbeste esaten duena, nahiz eta benetako datuak ez dituen ematen. Poema horretan ontzi bat egiteko argibideak ematen ditu autoreak, berez, baina Rodriguezek esan bezala, «badakigu literatura ez dela argibideak emateko tresna».