Justin Hiriart

Justin Hiriart

Gregorio Muro

39,00 €

BEZa barne

Ez dago eskuragarri

Justin Hiriart

ISBN 978-84-9109-027-4
Orriak 248
Urtea 2015
Argitaletxea Erein
Saila Novela Gráfica / Komikiak

Justin Hiriart sailak Gregorio Muro Harrieten gidoia eta Francisco Fructuoso Esparzaren marrazkiak ditu, eta betiko abenturazko komikien adibide paradigmatikoa da. Atzean beti itsasoa dagoelarik –ia-ia beste pertsonaia balitz bezala– euskal baleazale talde baten ibilien berri izango dugu orriotan. XVII. mendearen hasiera aldean, Kanadako kostaldean barna mugitzen dira baleazale horiek, eta era guztietako abenturak biziko dituzte, pirata ingelesekin, abenturazale frantsesekin eta indigena indiar eta eskimalekin gurutzatzen baita haien patua, literaturaren zenbait maisulanari esker, nola diren Azken mohikanoa eta Moby Dick, guk oso ondo...

Leer más

ezagutzen dugun inguru geografiko batean.

Justin Hiriart 1982 eta 1988 urteen artean egin zen, eta bost alek osatzen dute, nahiz eta haietatik hiru besterik ez ziren argitaratu album-formatuan. Era horretan, argitalpen honek, osoa eta ondo zaindua izanik, aukera ezinhobea eskaintzen die zaleei titulu hau hasi eta buka ezagutzeko, zeinak nazioarteko onespena izan baitzuen eta 1988an Alfred sarirako izendatu baitzuten –gaurko Fauve d’Or–, Angoulêmeko Nazioarteko Jaialdian, aurreko urtean frantsesez argitaraturiko album bat saritzeko 1976. urteaz gero ematen diren kategorietako batean.


Te puede interesar

Los Países de Amir

Adrian Huelva, Séverine Vidal

ALICIA EN UN MUNDO REAL

Isabel Franc, Susanna Martin

VANGUARDIA ES UNA MUJER

Clara De Frutos

El tlacuache

Emmanuel Peña