Katutxo eta oporrak

Katutxo eta oporrak

Joel Franz Rosell

11,00 €

BEZa barne

Badugu

Katutxo eta oporrak

ISBN 978-84-7681-892-3
Orriak 32
Urtea 2015
Argitaletxea Pamiela
Saila Infantil / Primeros Pasos

Azken eskola eguna zen. Katutxo eta bere lagunak oporrak
...

Leer más

zertan emango zituzten kontu-kontari ari ziren.
–Ni amarekin joango naiz kostaldeko herrixka batera –esan zuen Ahatek.
–Nolako zortea! –esan zuen Katutxok.
Nik inoiz ez dut itsasoa ikusi…

Hondartzara, mendira, herrira, atzerriko hiri batera… Katutxoren lagunek udarako planak dituzte dagoeneko. Solasean dabiltzala, irrikatutako oporrak nolakoak izango diren irudikatzen ari dira. Ematen du Katutxo dela eskolak amaitutakoak zer egingo duen argi ez dakien bakarra.

“Katutxo eta oporrak” liburuko istorioak askotariko egoera sozialak zein familia-ereduak daudela erakusten du. Lana dela eta, guraso batzuk ezin dira seme-alabekin oporretara joan; beste zenbaitetan, aitona-amonak arduratzen dira umeen oporrez; ahaztu gabe oporraldia aitaren eta amaren artean banatzen dutenak. Katutxoren familiarentzat, ordea, garrantzitsuena ez da toki erakargarri batera bidaiatzea…

Irudiak ehundura leunetan eta kolore bizitan oinarritzen dira pertsonaien adierazkortasuna azpimarratzeko eta Katutxo eta haren lagunen abentura berrien kokapenak deskribatzeko.


Te puede interesar

¿Qué hacen los niños?

Nikolaus Heidelbach

PITXIN ETA POTXON

Xuberoa Salanueva, Aritz (Il.) Irigoien

Nor izan nahi zenuke?

Arianna Papini