Larrepetit
15,70 €
BEZa barne
Eskuragarri 4-5 egunetan
Larrepetit
ISBN | 978-84-9746-017-0 |
---|---|
Orriak | 128 |
Urtea | 2013 |
Argitaletxea | Erein |
Saila | Euskal Narratiba |
Abel, Joxe eta Lainez dira nobela honetako hiru pertsonaiak. Abel gaztea da eta Joxe edadetuagoa eta hitz gutxikoa. Gazte urduria bata, eta aurpegi-ilun eta eskarmentu handikoa bestea. Biak dira iheslariak. Preso zeuden eta kalabozoko ataritik ihes egin dute. Frantziako mugara iritsi nahi dute, eta helburu hori lortu nahian bidexka, malkar eta muino asko zeharkatu beharrean aurkitzen dira. Batetik bestera inguruko herrietan saltzaile dabilen Lainezek hurbilduko ditu autoz muga ingururaino. Han, ordea, guardia zibilen altoaaren ondoren Joxeren labankadak gauzak larritzen ditu. Narrazioaren urrats xumeena neurtuta dago, baita irakurlearengan...
duen eragin fisikoa ere: iheslariek zapaldutako belarra, bidean topatutako lagunekin gurutzatutako solasa edo zotza soiltzeko Joxek erabilitako labana, gertakizun denaren sentipen urduria bihurtzen dira.