Lau kantari

Lau kantari

Beñat Achiary, Mikel Laboa, Imanol Larzabal, Ruper Ordorika

Juan De La Cruz Gorostidi Berrondo

19,00 €

BEZa barne

Eskuragarri 4-5 egunetan

Lau kantari

Beñat Achiary, Mikel Laboa, Imanol Larzabal, Ruper Ordorika

ISBN 978-84-7681-686-8
Orriak 192
Urtea 2011
Argitaletxea Pamiela
Saila Música / Contracultura

XX.mendean musika herrikoiak izandako aldaketen baitan, gure lau kantari esanguratsuok egindako ibilbideari tentuz erreparatzen dion gogoeta kritiko baterako apunte gisa hartu liteke liburu hau. Musika oro denbora-ekintza dela jakinda eta kantariak bitartekaritzat hartuta, lau kantariok, antzeko denbora baten barruan eta distantzia urriko geografian bizi izanda ere, ezberdintasun handiko soinu eremu eta barne-paisaia erakusten digute. Eta eremu eta paisaia horri tentuz eta begirunez erreparatzeko gonbitea dugu hemen: zarata eta isiltasuna, hitza eta musika, esan beharrekoa eta ezin esana, barne bizipen subjektibo eta plaza erdiko...

Leer más

aldarrikapen ozenen arteko ezkutuko mugetan saiatzeko gonbitean. Horretarako, aspaldiko kantuaz, soinu-digitalizazioaz, zenbait poeten presentziaz, irudi eta sinboloen erabileraz, une historikoen zeharkatzeaz eta guzti honen barruko haustura eta hautu artistiko ezberdinez ariko zaigu egilea.
«Bukaera baten sentipenak» eta ondorengo dolu bat bizi beharraren bulkadak abiarazi zuela onartuta, hitz kritikoak berarekin dituen arriskuak hartzeari ez dio uko egiten Gorostidik. Behaketa zehatzak ikusmen orokorrari lekurik kentzen ez dion bezala. Zenbait une, egoera eta erreferente seinalatuz, entzumena zorrozteko eta bizitutakoaren helmena kontuan hartzeko eskatzen digu.


Te puede interesar

LOS HIJOS DE EUTERPE

Alfredo F. García

COMO UN GOLPE DE RAYO

Simon Reynolds

Llamando a las puertas del cielo

Ricardo Romero Laullón (Nega)