Lili eta biok

Lili eta biok

Ramon Saizarbitoria

25,00 €

BEZa barne

Badugu

Lili eta biok

ISBN 978-84-9746-941-8
Orriak 576
Urtea 2015
Argitaletxea Erein
Saila Euskal Narratiba

Ondarretako uretatik atera eta toallarekin lehortzen ari den bainulariari begira dago gizona. Gaixo egon arren, ez du Faustino Iturbek, psikologo ohi eta idazleak, erakarmenik galdu emakumeentzat. Sexualitate baldar eta grinatsutik aske, lasaiago sentitzen dira emakumeak bere ondoan, afektuaren eta aitormen atseginaren samurrean. Gauzak horrela, Ana psikologoaren maitasun-jazarpen tematiak asko du umoretik, are komikotasunetik ere.
...

Leer más


Anaren bidez ezagutzen du Faustino Iturbek Lili, hamabost urteko neska bizkorra, baina nerabezaroaren krisialdian bete-betean sartua. Kalez kale garatutako solasean, gurasokeriarik gabe, eta neskaren galdera, zalantza eta jakin-minaren aurrean ulerbera agertzen delako idazlea, Otzeta eta Gerra Zibilaren garaiko sekretu baten jakitun egingo du Lilik. Juan Aramendia falangista nafarraren sinadura erakusten dio Lilik idazleari, aitonaren poesia-liburu batean. Handik aurrera nobelaren tramak abiadura bizia hartzen du, isilpeko istorio traumatikoak ere kanporatuz, baina batik bat, isil-gordean iraun duen maitasun istorio erromantiko triste eta ezinduaren mataza harilkatua. Donostiatik Otzetara eta Otzetatik Donostiara, gaur egundik Gerra Zibileko gertalekuetara oihartzun eginez, eta Intxortako parajeetatik egungo bizitzara. Batetik bestera, leku eta denboraren jauzian garatuko da nobela distirante hau bikain amaitzeraino.

Idazle handi batek dakiena baino gehiago esaten du bere liburuetan. Eta Ramon Saizarbitoriak asko daki, baina gutxitan garatu du honako honetan, Lilirekin batera, eta bizitzari begira, erakusten duen samurtasuna. Belaunaldi zaharragoak ondorengoari transmititu nahi liokeen ondare egiazkoena.


Te puede interesar

Bahiketa

Asel Luzarraga Zarrabeitia

Whiskey koloreko gauak

Rekalde Paddy

Sator lokatzak

Jon Arretxe

Ospa

Juan Luis Zabala