LUR MORTUAK

Núria Bendicho Giró

19,00 €

BEZa barne

Eskuragarri 4-5 egunetan

LUR MORTUAK

ISBN 978-84-9868-919-8
Orriak 212
Urtea 2026
Argitaletxea Alberdania
Saila Narrativa Española

Hiru urtean kanpoan ibili ondoan, etxera itzuli da Joan, Capdevila familiako semea, eta heriotzarekin egin du topo berehalakoan. Bizkarretik egin dio norbaitek tiro gurasoekin eta senideekin bizi den etxaldean, eta haietako bat da, itxura guztien arabera, hiltzailea: ama, infernu batetik irten eta beste baten barrenean bizi dena; aita, ahul eta patuari gaina hartu ezinik aspaldian etsi duena; Tomàs, seme zaharrena, soraioa, zakarra eta hitz gutxikoa; Maria, gogoz kontrako haurdunaldi bat dela medio sortetxera kondenatu dutena; Pere, etxetik alde egitea beste helbururik ez duena, eta mutikoa, elbarria eta basatia. Haien gainean odolaren...

Leer más

madarikazioa, bortxazko heriotza bi eta sekretu izugarri bat.
Pindarrez beteriko debut distiratsua egin du Núria Bendichok literaturan Lur mortuak, bere estraineko eleberriaz. Ahots konstelazio baten moduan egituratua da patu izugarri batek markaturiko pertsonaiak aurkezten dizkigun narrazio gogor eta indartsu hau. Doilorra da Lur mortuak eleberria itxuratzen duen unibertsoa. Eta horratik ere, dena kutsatuz beti bat eta beti presente den hainbesteko doilorkeriari aurre egin nahi lioketen ontasun-mentuak sumatzen dira zenbaitetan mundu horretako pertsonaien lekukotasunetan.


Te puede interesar

Blitz

David Trueba

Las abandonadoras

Begoña Gómez Urzaiz

El río

Ana María Matute