Lur zabaletan

Lur zabaletan

Aingeru Epaltza

10,70 €

BEZa barne

Eskuragarri 4-5 egunetan

Lur zabaletan

ISBN 9788476815496
Orriak 178
Urtea 2008
Argitaletxea Pamiela
Saila Juvenil

Pello goseak ernatu du. Etxean zegoela ari zen ametsetan, eta bildots izterra, amak prestatua, mau-mau iresten ari zela. Ezpainak milikatu ditu bildotsaren zaporea ez galtzeko, baina ez, ezpainetan, ahoan, ezaren zapore ozpina baizik ez da.
Sumindua, begiak ireki ditu.
Eguzkiak ez du oraindik zelaiaren zabala argitu. Inguruan, hots bakarra haizearen txistua da. Pelloren ondoan, Mixel eta Pettiri zurrungaka daude beti. Haiek iratzarri gabe, kanpamendu ondoko errekaskara abiatu da edan-garbiketak egitera. Tripak marmarka ari zaizkio. Laugarren eguna dute jan gabe. Hala segituz gero, zaldia eta mandoa eraman beharko dituzte zartagira,...

Leer más

baina animalia horien laguntzarik gabe nekez ailegatuko dira Kaliforniara. Eta haiek Kaliforniara iristeko asmoz utzi zuten Euskal Herria eta Amerika honetara etorri.


Te puede interesar