Manuel Iturrioz. Borrokalari baten bizipenak

Manuel Iturrioz. Borrokalari baten bizipenak

Joxemari Iturriotz Lekuona

21,00 €

BEZa barne

Eskuragarri 4-5 egunetan

Manuel Iturrioz. Borrokalari baten bizipenak

ISBN 978-84-9868-248-9
Orriak 240
Urtea 2025
Argitaletxea Alberdania
Saila Zona Especial Norte (Zen)

Orexako gipuzkoar hau Arizkuneko baserri batean morroi ibili ondoren herrira itzuli eta artzain lanetan hasi zen. Bazirudien bere bizitza osoa nekazal munduari lotua emango zuela, baina bat-batean ardiak saldu eta Tolosara joan zen lan bila. Handik urte batzuetara Diputazioko ezagun batek bultzatuta mikelete sartu eta gerra aurreko eta gerra hasierako urte gatazkatsuek Donostian harrapatu zuten. Milizianoekin elkartu eta Euskal Herrian izan ziren gerra zibileko guda gehienetan hartu zuen parte. Asturiasen preso egin zuten, baina mugaz bestaldera ihes egitea lortu ondoren, berriro Bartzelonatik sartu eta Segre eta Ebroko bataila handietan...

Leer más

ibili zen borrokan kapitain mailarekin. Gerra galdu zutenean Frantzia aldera pasatu, kontzentrazio eremutik ihesi eta Donibane Lohitzunen zegoela Bigarren Mundu Gerra piztu zen. Orduan ihesaldiak antolatzen zituen sare betean (Comète sarean) sartu zen alemanen eremu okupatuan erortzen ziren hegazkinlariei muga Espainia aldera pasatzen laguntzeko, preso egin zuten arte. Baina berriro ihesi joan zen eta bolada batean makietara pasatu nahi zuten gazteei muga zeharkatzen lagundu zien, ibilaldi haiek kontrabando pixka bat egiteko aprobetxatuz. Azkenik, bizimodu klandestino hura uztea erabaki zuen, eta lan munduan murgildu zen orduko zuen familia aurrera ateratzeko.


Te puede interesar

Anai artean

Larzabal Piarres

EUSKAL HERRIA

Pau Pérez Duato

La izquierda abertzale y LAIA

Adrian Almeida Diez