Michael Kohlhaas

Michael Kohlhaas

Heinrich Von Kleist

15,00 €

BEZa barne

Badugu

Michael Kohlhaas

ISBN 978-84-16946-20-4
Orriak 144
Urtea 2018
Argitaletxea Katakrak Liburuak
Saila Narrativa Europea

-Pasu-agiria?- galdetu zuen Kohlhaasek. Ezbaiti samar aditzera eman zion, berak zekienez, ez zeukala horrelakorik aldean zeraman ziurtasunik; baina ugazabaren zer gauza zen hura deskribatzen bazioten, bazitekeela haietaz ere halabeharrez horniturik ibiltzea. Zeharretara begiratuz, alkaideak aurpegira bota zion Printzearen baimenik gabe ez zeukatela zaldi-tratulariek zaldiekin mugatik pasatzerik. Tratulariak ziurtatu zion hamazazpi alditaraino gurutzatu zuela muga paper haiek gabe; oso ongi ezagutzen zituela bere negozioari buruzko Printzearen xedapen guztiak; derrigor kontutan hartzeko errakuntza bat zela, eta huskeriekin denborarik ez...

Leer más

ziezaiola arren galdaraz, oraindik ibilaldi luzea geratzen zitzaiola-eta. Baina alkaideak erantzun zion hamazortzigarren aldian ez ziola eskuetatik ihes egingo, helburu horrekin eman zela agindua, eta berehalaxe pasu-agiria jaregin edo bestela etorritako bidetik itzuli beharko zuela. Zaldi-tratularia, hertsapen hura zela-eta ordurako amorratzen hasita zegoen, jaitsi egin zen zalditik, pentsatzen jarri ondoren, morroietako bati eman zion eta Tronkako Junkerrarekin berarekin argituko zuela auzia esan zuen.


Te puede interesar

Loca

Nelly Arcan

Larrua

Curzio Malaparte

Decirse adiós

Marcello Fois