PAUL CELAN ANTOLOGIA
10,00 €
BEZa barne
Badugu
PAUL CELAN ANTOLOGIA
ISBN | 978-84-92468-84-3 |
---|---|
Orriak | |
Urtea | 2016 |
Argitaletxea | Susa Mpk |
Saila | Poesía |
XX. mendeko bigarren erdiko poeta europar garrantzitsuena da Paul Celan zenbait kritikariren ustez. Ez da nolanahiko ospea, baina nahiko onartua da, adibidez Holokaustoaren poeta ezagunena dugula. Primo Levi edo Imre Kertesz narratiban bezala, Celan poesian izan da horrorearen idazle. ...
Errumaniako Erreinuko Txernovtsy hirian —egun Ukraina— jaio zen 1920. urtean. Familia judu batean sortua, amak batez ere kultura germaniarrera bultzatu zuen eta goi-alemana irakatsi zion txikitatik. Aitak, berriz, tradizio judutarrean hezi nahi izan zuen gehiago, eta halaxe ikasi zuen baita hebreeraz ere, eskola judu batean. Heziketa horren arrastoa nabari zaio poemetan, han-hemen erabili zituen hebreerazko hitzetan esate batera. Kaletarragoak ziren yiddisha, errumaniera eta ukrainera ere gaztetan ikasi zituen, eta beste zenbait hizkuntza (ingelesa, frantsesa) geroago. Erdialdeko Europako muga lausoetako biztanle poliglota horietako bat izan genuen Celan, eta poesiaren itzulpenean ere erruz eta taxuz aritu zen ez alferrik: Emily Dickinson, Guillaume Apollinaire, Paul Valery, Stephane Mallarme, William Shakespeare... Bere sortze hizkuntza, ordea, bakarra izan zen beti, alemana, amak hizkuntza kultu behinentzat eman ziona.