Petare

Petare

Miren Egigurenen puskak

Leire Ibarguren Agirre

18,00 €

BEZa barne

Badugu

Petare

Miren Egigurenen puskak

ISBN 978-84-19319-07-4
Orriak 208
Urtea 2022
Argitaletxea Txalaparta
Saila Euskal Narratiba

Zapata kaxa zahar bat, eta, barrenean, zuri-beltzezko argazkiak, egunkari zati horituak, DVDak, koloretako argazkiak. Bizitza oso bat kabitzen da Miren Egiguren bidaniarraren zapata kaxa horretan, eta puska horietatik abiatuta kontatu dio bere bizitza Leire Ibargureni. Horiexek baitira bere ondasun guztiak, horiexek Venezuelako hiriburutik ekarri zituen bakarrak. Berrogei urte baino gehiago Caracaseko auzorik pobreenean eman eta gero, zalantzarik gabe gehiago dira Mirenek han utzi zituenak: komunitate oso bat, eta komunitate horrekin alboz albo eta erabakimen handiz eraikitako guztia: haurtzaindegi eta ikastetxeak, ur sistema,...

Leer más

familientzako tailerrak, elikagaien kooperatiba, okindegia… Lan horren guztiaren oinarrian, elkarlanean antolatzearen garrantzia gailentzen da arlo guztietan, kooperazioari saretzearen ardatzetik begiratuta. Emakume kementsu eta umoretsu baten ahotsa dakarkigu liburu honek, lagun dituela Caracaseko mendixketan pilatu auzoetako bizimoldearen doinuak. Mirentxuren bizi-pusken bitartez, komunitate oso baten oihala puntada xehez emana, epika berriak janzteko aproposa.


Te puede interesar

JUEGO DE LAS SILLAS, EL

Uxue Alberdi Estibaritz

Lili eta biok

Ramon Saizarbitoria

Europako mugetan barrena

Edorta Jiménez

ALTER ERO

Bertol Arrieta