SAIZARBITORIA ETA IRAGANA
18,00 €
BEZa barne
Badugu
SAIZARBITORIA ETA IRAGANA
ISBN | 978-84-92468-71-3 |
---|---|
Orriak | 246 |
Urtea | 2015 |
Argitaletxea | Susa |
Saila | Crítica Literaria |
Saiakera honek izenburuaren garapena behar luke funtsean. «Iragana»ri dagokionez ez dago misteriorik, iraganaz gehienok beste barik ulertzen duguna hartuko dut kontuan. Aldiz, «Saizarbitoria» beharrean egokiagoa litzateke beharbada «Saizarbitoriaren protagonistak». Saizarbitoriaren protagonisten arazoa da denbora ez zaiela ondo iragaten, ez dituztela gertaerak osasuntsuki digeritzen. Ondo ulertuko lukete Lord Byronen esana: zorionaren oroitzapena jadanik ez da zorion; aitzitik, zoritxarrarena zoritxar da oraindik. ...
Iraganaz eri daude Joxe Zuazalagoitia, Ene Jesus-eko protagonista, Abaitua biak, Entziklopedista, gudari zaharra, Juan Martin, zuzenbidean lizentziaduna, Martin eta Martinek asmaturiko Faustino Iturbe, Julia...; iraganetik askatu, apur bat bederen, eta etorkizun pixka bati zabaltzeko ahaleginak egiten dituzte batzuetan, baina azkenik ezin dute iragana eraman, horrexek dakarkie zoritxarra. Protagonista indibidualek ez ezik, gizarteak eta herriak ere ez dakite iraganari aurre egiten, beti dabiltza iraganeko zamapean itotzear edo itota.