Sutondoko kontuak

Txerra Rodriguez Gomez

12,00 €

BEZa barne

Badugu

Sutondoko kontuak

ISBN 9788460827498
Orriak 100
Urtea 2015
Argitaletxea Txerra Rodríguez
Saila Euskal Narratiba

Txatalez osatutako liburua duzu hauxe, irakurle. Sutondoetan izaten diren elkarrizketen antzera, anabasa nagusi dela ematen du orri hauetan. Hala ere, dena hari ikusezin batek lotzen du: soziolinguistikak eta haren dibulgazioak. Izan ere, soziolinguistikaren erpinetatik edan, digeritu eta zuei botatakoak dira berba hauek guztiak.

Istorioak txirikordatzen dira liburuan, batzuetan umore beltzetik, beste batzuetan gordinetik. Josi eta jostatzen. Utopiatik errealitate gordinera, ametsetik ezintasunera maiz. Baina ilusioak eta kemenak blaitzen dituzte liburu honen istorioak.

Liburuan, gainera, ez dago disimulurik. Sutondoko...

Leer más

lapikoetan zer dagoen argi erakutsi nahi izan du egileak, bere ikuspuntua argi utzi du, han eta hemen egin dituen lapurretetan, baita berak esandakoetan ere.



Sutondora batu eta supazterrera arrimatu, su berriak pizten eta su zaharrak mantentzen. Garenaren eta izan nahi dugunaren arteko amildegian zorrotz. Berbatik berbara saltoka adarrik adar, baina euskaltasun berriaren enborrari lotuta.


Te puede interesar

Itzalen distira

Arrate Egaña Gimenez

Arroz urez

Mikel Antza

PRINTZAK BEGIETAN

Iratxe Ormatza Imatz

Lanbroa

Pello Lizarralde