Tangerko ametsak

Tangerko ametsak

Jon Arretxe

20,00 €

BEZa barne

Ez dago eskuragarri

Tangerko ametsak

ISBN 978-84-9746-686-8
Orriak 248
Urtea 2011
Argitaletxea Erein
Saila Euskal Narratiba

Paterak abiatzeko zain dauden bitartean, eguneko azken ferrya heldu da Tangerko portura. Bidaiari bat nabarmentzen da iritsi berrien artean, medina zaharrerantz pauso finkoz doan gizon bakarti bat. Ondo ezagutzen du ingurunea, eta badaki nora doan eta zein den bere betebeharra. Bien bitartean, alderdi zaharreko kalexka labirintikoetan urrundik etorritako mila arima alderrai pilatzen dira. Asko hor preso geratu dira, ez aurrera ez atzera; beste batzuek oraindik eusten diote esperantzari. Moussa gaztea da azken hauetariko bat. Malin utzi zuen familia, Europa helmuga, eta ez dago prest etxera esku hutsik itzultzeko, ez du amore emango...

Leer más

paradisura eraman lezakeen azken saiakera burutu gabe. Fatima ere bigarren talde horretakoa da eta eguneroko borrokan dihardu biziraupenaren alde, Rif-etik, familiak arbuiatuta, alaba txikia bizkarrean alde egin behar izan zuen momentutik. Fatima, Moussa eta gizon heldu berriaren bideak Tangerko medinan gurutzatuko dira, heriotza zain dagoen karrika estu eta ilunenen artean.Bamako da nobela honen bigarren kokagunea. Hango giroa, ostera, erabat desberdina da. Han harmonia da nagusi, batez ere patio tradizional bateko biztanle ugarien artean. Baina dena aldatuko da emakume zuri bat, argazki bat eskuan, iristen den momentutik aurrera.Tangerko ametsak (Erein argitaletxea, Uzta Gorria bilduma) nobela beltza da, baina genero honen ohiko ezaugarriak bidaiarekin konbinatzen ditu. Ohi duen bezala, Jon Arretxe idazleak toki kilikagarrietara eramango gaitu bere obrarekin, bai geografiari bai kulturari dagokionez. Lehenago Lisboara eraman gintuen Fatum-ekin (2008); eta gero Istanbul, Kurdistan eta Munichera Xahmaran-ekin (2009). Oraingo honetan Bamako eta Tangerren artean gauzatuko da trama, Afrika Beltzaren eta Europako kosta begi bistan daukan hiri marokoarraren artean. Eta hiri eder horretako kaleen galtzada-harri gogorraren kontra tupust egingo dute hainbat lagunen ametsek.


Te puede interesar

Denboraren zubia

Iñaki Iturain Azpiroz

BETI OPORRETAN

Harkaitz Cano

Bilbao-New York-Bilbao

Kirmen Uribe

BELTZAREN KOLOREAK

Jon Alonso