Txatartegirako ipuinak
15,00 €
BEZa barne
Eskuragarri 4-5 egunetan
Txatartegirako ipuinak
ISBN | 978-84-9746-633-2 |
---|---|
Orriak | 186 |
Urtea | 2010 |
Argitaletxea | Erein |
Saila | Euskal Narratiba |
Udaltzaingoaren auto batek kalea mozten zuen. Haren atzean, Ertzaintzaren auto andana. Are atzerago behinola auto bat izan zena. Handik metro batera estalki hori bat. Haren azpian gorpu txikitu bat. Huraxe zen ordu batzuk lehenago iruditutako eszenatoki makabroa, eta I?aki demas izorratu zuen hutsik ez zuela egin ohartzeak. Inguruko etxeei erreparatu zien. Pertsiana gehienak jaitsita zeuden, eta une batez bere buruari galdetu zion ea noiz utziko zion kristalgintzak negozio bikain bat izateari. Gero jendeari erreparatu zion, plastikozko zinten atzetik jakinmina asetzen zuten pertsona haiei guztiei. Gero, txano baten azpian aurpegia...
estaltzen zuten ertzainei. Autotik atera gabe, Iñaki atrezzoari begira egon zen luzaroan. Atrezzoari begira protagonistari ez begiratzearren. Bihozkadaren zama gainetik kendu nahian. Bihozkada gainetik kentzeko beldurrez. Eta pentsatu zuenmiaketa egiten ari ziren txanodun horiengana joatea zeukala eta gorpu haren zatiak ezagut zitzakeela jakinarazi, txikitako lagun baten hatzak zirela biltzen ari ziren haiek.