ULISES
35,00 €
BEZa barne
Ez dago eskuragarri
ULISES
ISBN | 9788494356049 |
---|---|
Orriak | 1024 |
Urtea | 2015 |
Argitaletxea | Igela |
Saila | Narrativa Anglosajona |
James Joyce (Dublin, 1882 – Zürich 1941) idazlearen Ulises nobela 1922an argitaratu zen, Parisen, Shakespeare and Com pany liburudendaren eskutik. ...
Literaturzale eta aditu askorentzat XX. mendeko nobelarik garrantzitsuena da Ulises, eta ukaezina ondorengo literaturan izan duen eragina. Hala aitortzen zuen T. S. Eliot poeta mo dernistak: “Ene iduriko, liburu hau da gure garaiak aurkitu duen adierazpenik garrantzitsuena; guztiok zordun gatzaizkion liburua da, eta gutako inork ihes egin ezin diona”. XX. mendeko literaturan funtsezkoak izan diren hain bat nobelagileren ibilbideak, William Faulkner edo Ga briel García Márquez amerikarrenak, esate baterako, ezin uler daitezke Ulisesek irekitako bidearen eragin hori gabe. Halaxe aitortu zuen kolonbiarrak: “Joyce irakurri gabea nu enez, Ulisesekin hasi nintzen. Eta etorkizuneko nire idaz kuntzan oso baliagarria izango zen zerbait ikasi nuen: barne bakarrizketaren teknika”. Faulknerrek hala esan omen zion emazteari Ulises ulertezina zelaeta kexatu zitzaionean: “Irakurri berriro”. Izan ere, iturri horretatik edanda idatzi baitzuen Hotsa eta ardaila bere mai sulana. Zailtasunaren ospe hori berekin izan du Ulisesek argitaratu zen une beretik. Orain, argitalpen ohardun honi esker, ira kurle euskaldunak bidea leundua eta zenbait korapilo askatuak aurkituko ditu, hainbat ataka gaitzetan onik ateratzeko.