Waluk 3. Txakur Handiaren bidea

Waluk 3. Txakur Handiaren bidea

Ana Miralles, Emilio Ruiz

15,00 €

BEZa barne

Eskuragarri 4-5 egunetan

Waluk 3. Txakur Handiaren bidea

ISBN 978-84-17575-18-2
Orriak 64
Urtea 2019
Argitaletxea Astiberri Ediciones
Saila Novela Gráfica / Komikiak

Emilio Ruizen eta Ana Mirallesen 'Waluk 3. Txakur Handiaren bidea' lan honetan, protagonistek, Walukek eta Eskimok, agur esan diete Valkiari eta bere kumeei, eta bidaian aurrera egin dute, izarrek gidaturik. Laster konturatuko dira eremu mortu haiek ez direla uste bezain bakartiak eta izaki bitxiak bizi direla bertan; esterako, Loki, izaki xelebre eta oso adimentsu bat, herrestan, hegan eta jauzi egiten badakiena eta bere burua sutsuki babesten duena. Eta, jakina, han dira gizakiak ere, hartzentzat guztiz beldurgarriak diren izaki ahul, hozbera eta arriskutsu horiek, zapata parea egiteko hartzei larrua kentzeko gauza diren horiek, euren...

Leer más

txakur fidelekin leretatik tiraka. Baina baliteke Artikoan gauzak hain begi bistakoak ez izatea, irudikeriak guztiz ohikoak baitira han. Baliteke hartzek eta txakurrek gauza asko izatea komunean. Baliteke lagun onak izatea eta are elkar maitatzea ere. Eta baliteke txakurren patua Waluk eta Eskimo hartz azkar eta ausarten esku egotea, Uhuapeu hontza, inguru haietan inoiz ibili den hontz jakintsu eta zentzudunena lagun dutela.

Raquel Alzate marrazkilariaren hitzetan “Zoragarria da Artikoaren edertasunari Ana Mirallesen begietatik, haren trebezia artistikoaren eskutik so egin ahal izatea, kolore ñabardura miresgarriez betetzen baitu hango eremu zabal zuria. Begietarako opari bikaina da, halaber, trazua animalien bolumen eta forma errealistetara egokitzeko duen zehaztasuna, nola gorpuzten eta biziarazten dituen animaliak, gu baino are gizatiarrago egiten dituzten keinuez hornitzen”.
Alzatek adierazi duenez, “fantasiarik eroenak bat egiten du espezie desberdinetako animalien jokamoldeari buruzko datu guztiz zehatzekin, eta narrazioan ikuspegi biak argi bereiz badaitezke ere, Emilioren maisutasunari esker bien uztarketak osotasun harmoniatsu bat sorrarazten du, non natura eta etologia zehatz eta argi azaltzen diren. Maitasuna, ikasteko grina eta askatasun nahia Artikoko abentura honetako zirrikitu izoztu guztietatik azaltzen zaizkigu, beti ere umore azkar eta ironikoaz lagundurik”. Waluk sortako beste bi liburuki argitaratu dira: 'Waluk' (Astiberri, 2017) eta' Waluk 2. Bidaia Handia' (Astiberri, 2018).


Te puede interesar

Pasolini

Davide Toffolo

Todas las mañanas

Javier De Isusi

La sustituta

Mathou, Sophie Adriansen