13,50 €
BEZa barne
Badugu
ZOO
ISBN | 978-84-1360-397-1 |
---|---|
Orriak | 128 |
Urtea | 2024 |
Argitaletxea | Elkar |
Saila | Euskal Narratiba |
Denera, hamabi istorio bildu ditu Labandibarrek liburuaren barnean, hainbat kanpinetan girotuak. «Kokalekua da istorio guztien arteko lotura. Kanpinetan oinarrituta daude denak, baina ez kanpin berean. Normalki ez ditut aipatu kokaleku zehatzak», zehaztu du Labandibarrek. Mendigurenek gehitu du pasartea irakurri ahala kanpinaren kokalekua asmatuz joango dela irakurlea. Istorio bakoitzaren kokapena protagonisten harira erabaki du idazleak, kasu askotan, esaterako, adinak baldintzatuta: «Ez dut uste lehen aldiz bere kuadrillarekin oporretara doan gazte bat Mediterraneoko kanpin batera joango denik; segur aski Saturraranekora [Gipuzkoa] edo...
Lizarrarakora [Nafarroa] joango da».